Skip to main content

Eskualdeko programak

Plangintza estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresna bat dira Eskualdeko Programak. Euskadiko landa garapenerako 7/2022 Legean oinarritua.
Eusko Legebiltzarrak ekainaren 30eko 7/2022 Legea Landa Garapenari buruzkoa onartu zuen, euskal landa-ingurunearen garapen jasangarrirako jarduerak bideratuko dituen arau-esparrua arautzeko eta ezartzeko, landa-ingurunea gainerako lurraldeekiko berditasunean koka dadin, funtsezko faktorea eta baita herrialde osoko ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen garapenean eta kohesioan.

Programa honen helburua eskualdearen garapen integrala sustatzea da, eta horretarako, inplikatutako eragile guztiek parte hartzea eta konpromisoak hartzea, bai eta helburuak nahiz jarduera-eremuak zehaztea ere.

2020 ikuspegia

Eragile publiko eta pribatuen lankidetza bermatuz garapen jasangarrian oinarritutako aktibitate ekonomiko dibertsifikatua duen eskualdea. Oinarrtizko azpiegitura egokiekin, eta aukera berdintasuna eta kohesio sozial eta territoriala duen eskualdea.

Eskualdeko programen helburuak

Bertoko

baliabideen barne kudeaketa bultzatzea

Lehen sektorean

oinarritutako aktibitate ekonomikoa garatzea. Ustiapenen errentagarritasuna haunditzen lagunduz

Enpresen lehiakortasunean

eraginez, jarduera berriak eta jasangarriak sustatzea

Turismo sektoreak

eskualdeko ekonomian daukan pisu ekonomikoa gehitzea, eskualdean turismoa sustatuz

Oinarrizko zerbitzuak

eta azpiegiturak garatzea

Arlo estrategikoak

Bertoko ekonomian oinarrituta

Aktibitate ekonomiko dinamikoa duen eskualdea non turismo sektorea arduratsua eta jasangarria den

Oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak

Eskualde kohesionatu bateko landa eremua izatea, non bizi kalitatea bermaturik egongo dena

Autogestioan oinarritua

Elkarlana eta barne baliabideak kudeatzeko gai izango den eskualdea, bertoko bizilagun zein enpresen onurarako

Lehen sektorea eta bertoko produktuak

Ekintzailea, berritzailea, aktiboa eta partehartzailea; profesionalagoa eta dibertsifikatua, gazteen erreleboagaz, jarduera mistoa duena, abeltzaintza nahiz nekazaritza ekologikoa sustatuz eta kudeaketa jasangarria ardatz izanik