Eskualdea
Durangaldea Bizkaiko eskualdea da. Euskal Autonomia Erkidegoko erdigunean kokatuta, Gipuzkoa eta Araba ditu mugakide. Hamairu udalerriz osatzen da eskualdea: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar.
Alkarteak
Urkiola Landa Garapen Alkarteak Durangaldeko landa garapeneko proiektuak bultzatzeko eta gizarte ehuna landa garapeneko jarduerekiko sentikor bilakatzeko lan egiten duen elkartea da.
Helburuak
Urkiola Landa Garapenaren helburuak landa ingurunearen jasangarritasuna, nekazaritzako elikagaien produkzioa eta eraldakuntza, balio eta garapenean oinarritutako kultura sustatzea, ekonomia lehiakortasuna, erakunde publikoen arau eta jardueren bateratzea, landa-eremuen garapenaren protagonismoa, ondarea berreskuratzea, garatzea eta zabaltzea, lurraldearen antolamendua eta nekazaritzaren lehiakortasuna dira.