Skip to main content

Abadiño

Durangaldeko eraketaren erdigunea da Abadiño. Gerediagako Foru Zelaiak, Muntsaratz Dorretxeak eta Astolako etxeak ezinbesteko garrantzia izan zuten eskualdearen sorreran eta legegintzan, Durangoko Merinaldearekin lotuta egon da beti.

Amorebieta-Etxano

Durangaldeko hiririk jendetsuena da Amorebieta-Etxano. Eguneroko herri giro bizia dauka, kulturaz gainezka egiten dute bere kaleek. 

Atxondo

Durangaldeko mitologiaren iturburua da. Atxondoko bailara kondairaz beteta dago, eta Arrazolako ikuspegiak ezinbesteko geldialdi dira.

Berriz

Aldapa malkartsu batek jasotzen du bisitaria Berrizera heltzen denean. Mendizale ez den harek ere aldapan gora eta behera egin beharko du herri xarmagarri hau ezagutzeko.

Durango

Durangoko Alde Zahar bizian giro ezinhobea aurkituko duzu pintxo batzuk jan eta gure gastronomia dastatzeko. Kulturaren erdigune ere bada, askotariko ekitaldiz eta ekintzez beteak daude beti Durangoko asteburuak. Zatoz Durangoko giroaz gozatzera!

Elorrio

Bizirik dago Elorrioko herriko giroa, gastronomia dastatzeko aukera ezberdinez gain, kultura egitarau aberatsa eskaintzen du urte osoan.

Ermua

Durangaldeko eraketaren erdigunea da Abadiño. Gerediagako Foru Zelaiak, Muntsaratz Dorretxeak eta Astolako etxeak ezinbesteko garrantzia izan zuten eskualdearen sorreran eta legegintzan, Durangoko Merinaldearekin lotuta egon da beti.

Garai

Bere kokapen bereziari esker, Oiz mendiaren magalean, eskualdeko ikuspegi txundigarriez goza dezakezu bere atsedenguneetan geldialdi bat eginez.

Iurreta

Tradizioz betetako herria dugu Iurreta. Baserri kultura aberatsa du eta nabarmentzekoa da herritarren elkarlana.

Izurtza

Durangaldeko udalerri txikiena da Izurtza. Urkiolako Natur Parkearen sarreratik gertu dago, Mugarra eta Untzillatx mendnien magalean, Mañaria errekaren ibaiertzean. 

Mallabia

Urkiola Natur Parkeko atea da Mañaria. Baserri lurrak dira Mañariakoak, eta ezagunak dira bere hainbat mendi ibilbideetan aurki ditzakegun baselizak.

Mañaria

Urkiola Natur Parkeko atea da Mañaria. Baserri lurrak dira Mañariakoak, eta ezagunak dira bere hainbat mendi ibilbideetan aurki ditzakegun baselizak.

Zaldibar

Muino txikiz inguratuta, gaur egun bere industria ehunaz eta ondare historikoaz harro dagoen herria da Zaldibar.

Eskualdeko programak

Ezagutu

Ekintza eremuak

Ezagutu