Skip to main content

Bizkaimendi Bizkaiko landa-garapeneko elkarteen federazioak proiektu ekintzaileei  sariak banatu zituen azaroaren 4an Meñakan.

MARIREN LURRALDEA Patxi Gaztelumendi buru duen proiektua da eta Urkiolako parke naturalean dago kokatuta. Trekking eta bizikleta ibilbideak, elikadura, mitologia eta kultura ondarea lotzen ditu, autogidatutako esperientzien bidez. Landa-eremu hau suspertzeko turismo zerbitzu estrategikoa eskeintzen du, kirola eta murgiltze kulturalaren bidez lurraldea ezagutzeko modu berri bat proposatuz.

Durangaldeko proiektuaz gain, jarraian ageri diren proiektuei ere saria eman zaie:

– Dimako Ekain Aurrekoetxea buru duen ETEKI banaketa enpresa.

– Errigoitiko GARILE artisau-okintza, Maddi Ametzagaren proiektua.

– Paula Martínezen PALMO Lanestosako artisautza-tailerra.

– Anton Gandiagak BASOA+ mendiko zerbitzuak eskeintzen ditu Markina-Xemeinen. 

– LASTOETXE Ana Iturbek eta Andoni Sarrateak Meñakan abian jarritako landetxea. 

Meñakako Lastoetxe landetxean bertan egin da sari-banaketa ekitaldia. Bizkaimendi sariak, Caixabankeko “Aukeren Lurraldea” programarekin bat egiten duenak, Bizkaiko landa-eremuen garapen integrala bultzatzeko proiektuak saritzen ditu. Proiektu hauei zuzeneko diruzko laguntza ematen die eta prestakuntza, aholkularitza eta laguntza programak eskaintzen dizkie. 

Eneritz Agirre Atxondoko alkatea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen presidente-ordeak balioan jarri zuen eskualdean horrelako proiektu aitzindarien ekarpena landa gunea bizirik mantentzeko eta, era berean, ekintzaileei proiektu berriak abian jartzen laguntzeko konpromisoa agertu zuen. Agirrek eman zion saria Patxi Gaztelumendiri.