HAZTEGIA proiektua aurkeztu genuen larunbatean Durangoko Merkatuan, eskualdeko ekoizleen lana ardatz hartuta.
Durangoko Merkatuan aurkeztu genuen Durangaldeko HAZTEGIA proiektua, lurraldearekin eta eskualdeko ekoizleen lanarekin eta belaunaldien arteko erreleboarekin lotutako proiektua ezagutarazteko helburuz. Ekimenak lehen sektorea eta herritarrak elkarlotzeko topagune gisa balio izan zuen, azokak duen funtzioa indartuz
Sektoreko aktibo desberdinen ahotsak entzuteko aukera
Hiru ahotsek osatu zuten aurkezpena. Julen Arzuaga ULGko zuzendariak proiektuaren nondik norakoak eta helburuak zehaztu zituen, ekimenaren egitura orokorra argituz. Ana de la Maza Garai Kontserbako nekazariak, bere aldetik, eguneroko lanetik abiatuta hitz egin zuen, eta gertuko produktuek eskualdean duten balioa jarri zuen agerian. Alexis Diatta izan zen, ordea, saioaren erdigunea: Haztegia proiektuko tester berriak bere aurkezpena eskaini zuen, eta bertaratutakoen arreta guztia bereganatu zuen.
Sektorean bete-betean
Diattak, Haztegiako testerra izateaz harago doan ibilbidea du jada Durangaldean. “Baltzanak” du izena bere proiektuak eta duela gutxi hasi da bere barazkiak Durangoko Merkatuan saltzen, baita ETARTIE durangaldeko ekoizleen dendarekin elkarlanean ere.





