CaixaBank-ek eta Bizkaimendi-k 2026ko «Tierra de Oportunidades» programaren deialdia aurkeztu dute. Ekimenaren helburua da Bizkaiko landa eremuetako ekintzailetza sustatzea eta proiektu berriei laguntza ematea.
Izena emateko epea maiatzaren 14an abiatu zen, 11:00etan, eta ekainaren 4ra arte egongo da zabalik, 17:00ak arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bizkaiko eskualde bakoitzeko proiektu bana sarituko dute.
Irabazleek prestakuntza plana, ikusgarritasuna eta 1.000 euro garbi jasoko dituzte, eta, gainera, «Tierra de Oportunidades» programaren estatuko fasera sailkatzeko aukera izango dute. Epaia ekainaren 30ean emango dute.
Deialdia Bizkaian garatzen ari diren proiektu ekintzaileei zuzenduta dago, bereziki landa ingurunearekin lotura duten ekimenei. Informazio gehiago programaren webgunean dago eskuragarri.






