Skip to main content

Baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko da Durangaldean, hondakin mota desberdinak jasotzeko eta kudeatzeko. Ekimen honen bidez, hondakin fitosanitarioak, zoosanitarioak, plastikoak eta ardi ulea biltzeko aukera izango dute baserritarrek, ingurumena zaintzen lagunduz.

Hondakin fitosanitarioak
Hondakin fitosanitarioak (ongarrien, herbiziden eta fungiziden ontzi hutsak) Durangoko Garbigunean jasoko dira urte osoan zehar. Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera: 9:00-13:25 / 15:30-18:00
Domekan: 9:00-15:00

Hondakin zoosanitarioak
Hondakin zoosanitarioak (abereen tratamenduetarako medikamentuak, txertoen xiringak, artzain elektrikoen pilak) Abadiñoko DIBA kooperatiban jasoko dira urtean bitan:
Ekainaren 25ean: 9:00-13:00 / 15:00-19:30
Abenduaren 17an: 9:00-13:00 / 15:00-19:30

Hondakin plastikoak
Negutegiko plastikoak eta silo bolen plastikoak jasotzeko zerbitzu berezia antolatu da. Zerbitzua erabiltzeko, maiatzaren 12tik 16ra bitartean izena eman behar da:
Telefonoz: 946 203 611
Posta elektronikoz: landagarapena@landagarapena.eus
Bilketa maiatzean egingo da eskualdeko ustiapenetan.

Ardi ulea
Ardi ulea jasotzeko egunak uztailaren 8 eta 9 izango dira. Bilketa baino lehen, gutun informatiboa bidaliko da xehetasun gehiagorekin.

Babesleak
Ekimen hau BFAren, DIBA kooperatibaren eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen laguntzari esker burutzen da. Informazio gehiagorako:
Urkiola Landa Garapenerako Alkartea
● Telefonoa: 946 203 611
● Posta elektronikoa: landagarapena@landagarapena.eus