2023ko ekainean, Europako landa-eremuak indartzeko ahaleginarekin, FUTURAL proiektua jarri zen abian, Europar Batasunak kofinantzatuta. Proiektu honen helburua landa-eremuen erresilientzia, iraunkortasuna eta konektibitatea hobetzea da, eta, azken batean, herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Aniztasun sozial, kultural, geografiko eta topografiko handia duten landa-eremuek hainbat erronka eta aukera dituzte. Aurre egin beharreko erronketako batzuk despopulazioa, garunen ihesa, biztanleriaren zahartzea, konektibitate mugatua eta azpiegitura eta zerbitzu publikoetarako sarbide mugatua dira.
Proiektu honen bidez, 7 soluzio digital adimendun ezarriko dira Westhoek (Belgika), Jonava (Lituania), Pongau (Austria), Birda (Rumania), Kyhira (Grecia) eta Durangaldean hurrengo 5 eremu hauetan:
1. Bioekonomia zirkularra, biodibertsitatea eta ekosistemen Kudeaketa
2. Klima egokitzea eta arintzea
3. Talken erresilientzia
4. Herritarren konpromisoa eta bizi-kalitatea
5. Hezkuntza eta prestakuntza iraunkorrak
Irtenbide horiek Europako 6 landa-helmugatan aplikatuko dira, horietako bat, Durangaldea delarik. Soluzio hauek plataforma interaktibo baten bidez eskuratu ahal izango dira, eta plataforma hori gure bazkideentzat ez ezik, Europako komunitate gehiagorentzat ere egongo da eskuragarri.
Lankidetza horrek 4 urteko iraunaldia izango du, eta EBko 10 herrialdetako 21 bazkide biltzen ditu, besteak beste: institutu akademikoak eta ikerketa-institutuak, industria-enpresak, zerbitzu-hornitzaileak eta informazio-teknologien, gizarte- eta giza zientzien, politikaren, landa-ikerketaren eta administrazio publikoaren sektoreetako irabazi- asmorik gabeko erakundeak.