Skip to main content

Itzulketa eguna Erlete Eztiola elkarteak Atxondoko Axpe auzoan dituen instalazioetan egin dute azaroaren 26an, asteartean. Jardunaldi honek honako hauek aurkezteko balio izan du:

• Liztor asiarraren aurka egindako 2024ko kanpainaren emaitzak.
• 2024ko uztaren datuak.
• Erlete Eztiola elkartearen instalazioetan egindako hobekuntzak.

Saioa amaitzeko, Durangaldean proiektu hau gauzatzea posible egiten duen lan hitzarmena sinatu da Urkiola Landa Garapeneko elkartearen eta Erlete Eztiola elkartearen artean.

Boluntariotza sareak proiektuan egindako lana eskertzeko, Erlete Eztiola elkarteko erlezainen ezti laginak banatu dira.