Skip to main content

Durangaldeko landa garapeneko proiektuak bultzatzeko eta gizarte ehuna landa garapeneko jarduerekiko sentikor bilakatzeko lan egiten duen elkartea da Urkiola Landa Garapen Alkartea.

Elkartearen kudeaketa eta proiektuen lidergoa zuzendu eta koordinazioarekin lotutako beste erantzukizun batzuk bere gain hartuko dituen profesional proaktiboa bilatzen du.

LANPOSTUAREN ZEREGINAK.
• Eskualdeko Landa Garapen Programaren kudeaketa, eskualdeko eragileakaz koordinatuz eta 7/2022 Landa-Ingurunearen Garapenerako Legearen ondorioak.
• Urteko kudeaketa plana proposatu Eskualdeko Landa Garapen Programaren barruan.
• Urkiola Alkarteko lan taldearen gidaritzaren ardurea.
• Urkiola Alkartea partea dan lurralde eta erkidego mailako federazinoakaz alkarlana sustatu eta eskualdetik gorako proiektuen kudeaketan parte hartu.
• Alkarteko Zuzendaritza Batzordeko partaideakaz eta alkarteko kideakaz alkarlana eta koordinazinoa sustatu.
• Aktak landu
• Talde ezbardinen arteko koordinazinoa, informazinoa trukatzeko guneak, talde dinamikak, proiektuei lotutako lan taldeak, sektoreetako mahaiak sortu eta dinamizatu…
• Baserri inguruan lana egitea nahi duten ekintzaileak identifikatu.
• Komunikazinoko estrategia aurrera eroan, Alkartearen lana gizarteratzeko

EZINBESTEKO BALDINTZAK:
• Pertsona proaktiboa
• Unibertsitateko-titulua: ahal dan neurrian nekazaritza, turismoa, inguru zientziak, elikagaien teknologiaren zientzia, …
• Kudeaketa, koordinazio eta plangintzarako gaitasuna
• Plan estrategikoen diseinu eta kudeaketan eskarmentua
• Ofimatika aurreratua
• Euskara C1 titulua edo baliokidea
• Ingelesa B2 titulua edo baliokidea
• B gidabaimena eta ibilgailua

HONAKO HAUEK BALORATUKO DIRA:
• Proiektuen diseinu eta kudeaketan eskarmentua
• Landa-ingurunea ezagutzea
• Esperientzia lehen sektorean eta turismoan
• Durangaldekoa izatea edo berton bizitzea
• Politika publikoen ezagutza (BFA, EJ) goian adierazitako gaietan
• Administrazino-prozeduren ezagutza
• Bardintasuneko planetan ezagutza
• Ekipoen kudeaketa

POSTUAREN ESKAINTZA:
Jardunaldia: Egun osokoa, urtean 1.492 ordu.
Kontratua: Finkoa.
Soldata:
• Urteko soldata gordina lehen bi urteko jardunaren ondoren: 54.625,68€,
• Lehen bi urtetako soldata gordina: 40.969,26 €.

Hautaketa-prozesua banaka egingo da, eta hasierako elkarrizketan datuak zabalduko dira. Interesdunek ileyun@seleccionformacion.com e-postaz erantzun behar dute, 11888 erreferentzian irailaren 30a baino lehen.