Topaketa horretan parte hatuko dutenek Durangaldera gerturatuko dira, Berrizen Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak bultzatutako Haztegia nekazaritza-testak egiteko espazioa bisitatzeko.
Nekazaritza-testak egiteko espazioen sarea (RETA) halako espazioak bultzatzen dituzten erakundeak dinamizatzeko eta laguntzeko proiektua da, eta helburu nagusia du belaunaldien txandakatzea bermatzea, horretarako, landa eremu bizi, dinamikoa eta sentibera lortzeko, nekazaritza testak egiteko espazioak ezarriz. Helburu horrexekin sustatu du Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak Durangaldean, Berrizen, hain zuzen, dagoen Haztegia egitasmoa, dagoeneko Europan erreferentziazkoa bilakatu dena.
Europako egitasmo horien berri emateko, RETAk topaketa bat antolatu du Euskal Herrian 2024ko ekainaren 5, 6 eta 7rako, Erasmus+ ‘Farm Incubators in Europe’ programaren baitan.
Helsinkin egin zuten topaketari jarraipena emateko, RETAk Euskal Herrian gauzatuko den egitaraua proposatu du, nekazaritzako testak egiteko espazioak Europan nola garatzen ari diren ikusteko esperientziak trukatzeko. Topaketa horietan Euskal Herrian abian diren ekimenen berri emango da, eta, aldi berean, horiek ere Europako beste leku batzuetako nekazaritzako testak egiteko espazioen berri jasoko dute.
Topaketa, asteazkenean, 2024ko ekainaren 5ean hasiko da parte hartzaileek Vitoria-Gasteizerako ongi etorria adieraziz. Ekitaldi hori Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegiaren esku egongo da.
2024ko ekainaren 6an, osteguna, Topaketa zabalik egongo da antolatutako hitzaldietara joan nahi duten lurraldeko erakunde eta organismoetarako. Zabalik izango dituzte, halaber, nekazaritza testak egiteko espazioen garapenean oinarrituriko tailerrak ere (Izena emateko orria). Lurraldean oinarrituriko aurkezpenak egingo dituzte RETAk eta Aleko eta Haztegia nekazaritzako testak egiteko espazioek, eta horrez gain, Frantziako nekazaritzako testak egiteko espazioen sareak (RENETA) nazioarteko aurkezpenak egingo ditu, eta Frantzia, Alemania, Belgika eta Finlandiako esperientzien berri emango dute. Aurkezpenez gain eztabaidak eta lanketa tailerrak ere izango dira bertaratu diren Euskadiko erakunde eta organismoek hizlari bakoitzak partekatu dituen edukietan sakontzeko aukera izan dezaten. Arratsaldean, Aleko proiektuaren barruan dauden Monasterioguren eta Basaldea lursailak bisitatuko dituzte.haztegia
Berrizko Haztegia testak egiteko espaziorako bisita, berriz, Topaketaren amaierari emateko ekitaldi gisa antolatu dute. Haztegia bisitatu ondoren, proiektua amaierako bilera bat egingo dute lankidetzan jarraitzeko zabaldutako bideei buruz hitz egiteko.