1. Deialdiaren helburua
“Bizkaimendi” Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak, aurrerantzean Bizkaimendi, “Landa Ekintzailetza Proiektuen” deialdi bat antolatzen du, Bizkaiko lurralde historikoan ekintzailetzako ekimenak eta proiektuak bultzatzeko eta horrela enplegua sortzen, lurraldean biztanleria finkatzen eta kultura ekintzailea bultzatzen laguntzeko.
Ekimen hau CaixaBank-ek bultzatu du, “Aukeren Lurraldea” programa martxan jarri duena landa-inguruneekin duen konpromisoa indartzeko helburuarekin, Landa Garapeneko Taldeekin lankidetzan.
2. Deialdia ze erakundeei dago zuzenduta.
Deialdiaren helburua betetzen duten produktuak edo zerbitzuak dituzten ekintzailetza proiektuei zuzenduta dago deialdia eta beraz helburu ekonomikoa eta soziala eskualde edo lurralde bakoitzaren erronkekin zerikusia duten jardueretan oinarritzen da, helburua landa ingurunean ezartzea da.
Proiektuen kokapena Bizkaiko landa-eremua izango da, Eusko Jaurlaritzak 2023-2027 aldirako egindako zonakatzearen arabera eta beti be 10.000 bizktanletik beherako udalerrietan.
Pertsona fisikoek zein juridikoek aurkeztu ahal izango dituzte ekintzailetza-proiektuak.
3. Deialdiaren erronkak
Aurkeztutako proiektuak honako tipologia hauetakoren batean kokatu beharko dira.
• Enplegua sortzen duten produkzio-proiektuak.
• Produkzio-berrikuntzako proiektuak.
• Merkataritza-negozioak irekitzeko proiektuak, bereziki landa-eremuko biztanleen oinarrizko premiei erantzuten dutenak.
• Elikatze-katean balioa ematen duten proiektuak.
• Landa-ingurunean jarduera ekonomikoa edo zerbitzu-jarduera sortzen duen beste edozein.
Proiektuak sektore desberdinetakoak izan daitezke: nekazaritza, elikadura, abeltzaintza, energia, basogintza, herritarrentzako zerbitzuak, artisautza, etab.
4. Jarduera-eremua eta burutzeko epea.
Proposatutako jarduerak egoitza edo ordezkaritza iraunkorra izan beharko du 2. puntuan aipatutako lurralde-eremuetako batean.
Proiektuak deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik aurrera hasi ahal izango dira eta dena den deialdiaren hurrengo urtea amaitu aurretik hasi beharko dira.
5. Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Deialdi honetako baldintzak derigorrez bete beharko dituzte parte hartzen duten erakunde guztiek.
Nahitaez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
• Eskabide-inprimakian eskatzen diren datuak.
• Negozio-plan bat aurkeztea, I.eranskinean erantsitako plantillaren arabera eta honako informazio hau jaso beharko du:
-Proiektuaren definizioa.
-Planteatutako erronka nola bideratu edo konpontzen duen deskribapena.
-Soluzioaren definizioa eta nola garatu.
-Zuzentzen den merkatuaren definizioa.
-Proiektua garatzeko taldea, gaitasun teknikoa eta esperientzia.
-Canvas eredua edo antzekoa.
-Hiru urterako negozio-plana, Excel formatuan.
Derrigorrezko dokumentazioaz gain, derrigorrezkoa ez den beste dokumentazio bat ere aurkeztu ahal izango da, hautagaitzak baloratzerakoan kontuan hartuko dena.
6. Eskaeraren aurkezpena
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 28ko ordu bietan amaitzen da.
Eskaera posta elektroniko bidez aurkeztu beharko da, proiektu bakoitzari dagokion eskualdeko Landagarapen elkartean, honako helbide hauetan:
Gorbeialdea – Arratia – Nerbioi: gorbeialde@gorbeialdea.com
Uribe: jataondo@jataondo.org
Durangaldea: urkiola@landagarapena.eus
Busturialdea: urremendi@urremendi.org
Enkarterri – Meatzaldea: enkarterrialde@enkarterrialde.eus
Lea-Artibai: landagarapena@leartibaifundazioa.eus
Honekin batera doan eskabide-inprimakia bete beharko da, II eranskina.
Ez da onartuko behar bezala beteta ez dagoen eskaerarik, beste bide batetik aurkeztutakorik edo epez kanpo aurkeztutakorik.
7. Balorazio-irizpideak
Proiektuek bat etorri behar dute deialdiaren helburuarekin eta 3. puntuan definitutako arazo edo premia bati erantzun behar diote.
Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskabideetan, aldeko balorazioa emango da irizpide bakoitzeko gehienez 10 punturekin:
1.- Proiektuaren kalitatea eta koherentzia, emaitza argi, objektibo eta neurgarriekin
2.- Proiektuan aurreikusitako ekintzetan berritzea eta eboluzioa.
3.- Gaitasuna: argi eta garbi identifikatutako eta egungo egoerara egokitutako beharrizanari erantzutea, deialdiaren helburuekin bat etorriz.
4.- Tokiko enplegua sortzea. Sortutako enplegu zuzena baloratuko da. Autoenplegua barne.
2 enplegu arte: 5 puntu
2 puntu baino gehiago: 10 puntu
5.- Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: Ekonomia eta Finantza Planaren arabera, proiektuaren gaitasuna errentagarria izateko.
6.- Sustatzailearen gaitasun teknikoa eta esperientzia.
Eskatzaile bakoitzak baloratu beharreko puntuei buruzko justifikazio-memoria bat egin beharko du, III. eranskinean erantsitako plantillaren arabera.
8. Ebazpena eta diru-hornidura
Proiektuak Bizkaimendiko ekintzaileei laguntzeko esperientzia duen ebaluazio-batzorde batek aztertu eta lehenetsiko ditu eta bere Zuzendaritza Batzordean onartutako dira.
Eskaerak irailaren 30a baino lehen ebatziko dira eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie hautatutako proiektuei.
Deialdi honek lau proiektu aukeratuko ditu eta 1.000 euroko laguntza ekonomikoa emango die beren ekimenei.
Gainera, lau proiektu horiek CaixaBankek Rural Talent-ekin lankidetzan abian jarritako landa-inkubagailuan sei hilabetez prestakuntza eta laguntza emateko programa batean sartuko dira. Programa horrek sei hilabeteko prestakuntza eta laguntza eskainiko ditu honako puntu hauetan:
– Negozio, hedapen, banaketa eta merkaturatze-sareak berrikustea
– Sektoreko enpresa erreferentearekin egindako lan-saioa
– Mikrofinantzak
– Zabalkunde-plana, marketin digitala, komunikazioa.
9. Proiektuaren jarraipena eta justifikazioa
Onuradunek konpromisoa hartzen dute Bizkaimendik eskatzen dien informazio tekniko eta finantzario guztia aurkezteko, proiektuaren gauzatzea egiaztatu edo kontrolatzeko, berak ezartzen dituen epe eta moduan. Era berean, proiektua bisitatzea eskatu ahal izango da, Bizkaimendik eskatuta.
Proiektua garatzen ari den bitartean funtsezko aldaketak egin beharra eragin dezaketen egoerak gertatzen badira – aldaketa nabarmenak proiektuaren oinarrizko osagaietan, gauzatze-datak, aurrekontua, iraupena, baita proiektua atzeratzea edo baliogabetzea ere –, aldaketa horiek Bizkaimendik jakinarazi eta baimendu beharko ditu, erakunde onuradunak aldez aurretik eskatuta.
Onuradunek jasotako kantitateak itzultzeko konpromisoa hartzen dute honako kasu hauetan:
• Justifikatzeko betebeharra ez betetzea.
• Saria emateko helburuak ez betetzea.
10. Komunikazioa
Bizkaimendiren irudia deialdi honetan onartutako proiektuaren esparruan egiten diren elementu eta ekintza guztiei gehituko zaie, adibidez aurkezpen-ekitaldiei, gonbidapenei, prentsa-oharrei, kartelei, liburuxkei, bideoei eta proiektuaren edozein dibulgazio-aipameni.
Hau dela eta, memoria teknikoarekin eta ekonomikoarekin batera, lankidetza horren ikusgarritasuna egiaztatzen duen material grafikoa ere aurkeztuko da (liburuxkak, inprimakiak, dokumentuak, argitalpenak, argazkiak, bideoak eta abar).
Bizkaimendik finantzatutako proiektuen erabilera informatiboa egin ahal izango du.
11. Beste xedapen batzuk
Eskabideak aurkezteak esan nahi du oinarri hauek oso-osorik onartzen direla.
Horiek betetzen ez badira, Bizkaimendik egoki deritzoten bezala jokatzeko eskubidea izango du, eta ordaindutako kantitatea itzultzeko ere eskatu ahalko du.
Oinarri hauen interpretaziotik edo aplikaziotik sor litekeen edozein arazo Bizkaimendik ebatziko du eta oinarrien baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea izango du, justifikatutako arrazoiengatik. Edozein aldaketa dagokion webgunean argitaratuko da.
Bizkaimendi eta erakunde laguntzaileak ez dira aurkeztutako proiektuen titularrak izango, eta proiektuak egitea eta horien titulartasuna erakunde onuradunaren erantzukizun esklusibokoak izango dira.
Bizkaimendik, ezta programa sustatzen duen edozein enpresak ere, ez du bere gain hartuko proiektua gauzatzean zuzenean edo zeharka sor daitekeen erreklamaziorik edo ondorio kaltegarririk eta bidezko legezko ekintzei ekin ahal izango die, baldin eta horiek eragiten badiete.
Beste edozein kontsulta egiteko, 6. puntuko helbide elektronikoaren bidez jarri ahal izango da harremanetan eta helbide elektroniko honetan zehaztuko da: “Incubadora Rural Bizkaia 2023 deialdia”.
12. Datu pertsonalak lagatzea.
Parte-hartzaileek, parte hartzeko eskaerarekin batera, beren datuak Bizkaiko Landa Garapeneko Elkarteen datu-baseetan biltegiratzearen, tratatzearen eta gordetzearen berariazko onarpena sinatu beharko dute. Bestalde, lehiaketan parte hartzean, aurkeztutako proiektuari dagokionez, zure izen-abizenak zabaltzeko baimena emango da: prentsa, komunikabideak eta iragarki-taulatan.