Skip to main content

Aurtengo argazki lehiaketan “Belaunaldien arteko erreleboa Europako landa eremuetan” gaia izango dute ardatz parte-hartzaileek. Parte hartzeko epea uztailearen 31 arte egongo da zabalik.

 

Landa-eremuetako gazteek, eta bereziki nekazari gazteek, landa dinamismoari laguntzen diote, eta balio kateak eta landa oparotasuna indartzeko bidea errazten dute. Belaunaldiak berritzea Europako landa lurraldeen lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko aurretiazko baldintzetako bat da, eta landa jasangarritasunerako gainditu beharreko erronka handienetako bat da.

Gazteen landa ametsak babestea garrantzitsua da Europako landa eremuen gainbehera lehengoratzeko.

Argazki lehiaketa hau Europako belaunaldi berriek beren ametsak betetzeko, landa eremuei bizia emateko eta bizimodua nola ateratzen duten erakusteko aukera da.

Lehiaketaren gai nagusia belaunaldien berritzea dela kontuan hartuta, honako azpigai hauetako bat edo batzuk islatzen dituzten irudiak bidaltzeko gonbita egiten zaie parte-hartzaileei:

  • Ustiategien segida: gazteek gurasoen eta familien lekua hartzen dute)
  • Landa berrikuntza eta dibertsifikazioa: landa-eremuetan produktu, zerbitzu edo, besterik gabe, dinamika berriak garatzen dituzten gazteak
  • Belaunaldi berrientzako lurrerako sarbidea
  • Gazte enpresaburuak
  • Lan aukera berriak
  • Hainbat sektoretan (nekazaritzatik harago) jarduera ekonomikoak bultza ditzaketen trebetasun eta baliabide berriak
  • Landa-eremuek gazteentzat duten erakargarritasuna hobetzen laguntzen duten alderdiak
  • Ezagutzen transferentzia belaunaldien artean
  • Bizitza landa komunitateetan

Aurkitu lehiaketa honi buruzko informazio guztia Ruralization.eu webgunean.